BIDEO ERREPORTAJEA

Mila herritar baino gehiago Tubacexeko langileekin bat, enplegua defendatzen jarraitzeko prest

Txabi Alvarado Bañares 2020ko ira. 18a, 00:30

Azken urteetan Aiaraldean egin den mobilizazio jendetsuenetarikoa izan da Tubacexeko langileek ostegun honetan egin dutena. Mila lagun baino gehiago batu dira enpresa horretako beharginek antolatutako martxa eta manifestaziora. 

Enpresa batzordeko kideek oso positiboki baloratu dute deialdiek izandako harrera. "24 orduko lanuztearekin hasi da eguna enpresan, erabateko jarraipena izan duena. Oso jende gutxi sartu da lantegira, gutxiengo zerbitzuak soilik", azaldu du Edu Iberniak. Bai martxa eta bai manifestazioa "ederrak" izan dira, Enpresa Batzordeko presidentearen hitzetan: "Nik ez dut Laudion horrelako manifestaziorik oroitzen, horrenbeste jende eta horrenbeste babesekin".

Jasotako elkartasuna lantegitik harago doala nabarmendu du Iberniak. "Eskualdeko osoaren elkartasuna jaso dugu, honek Aiaraldea osoari eragiten baitio". 

Gauzak hala, "eskerrak bihotz-bihotzez" eman nahi izan dizkiete "beste enpresa batzuetako langileei, udalei, merkatariei, gazteei eta, funtsean, babesa helarazi duen mundu guztiari".

Aurrera begira

Aurrera begira indartsu azaldu dira langileak. "Enpresaren estrategia argia da: gure eskubideak urratu nahi ditu eta kaleratzeak egotea nahi du, eta guk ez dugu ez bata ez bestea onartuko", azaldu du Enpresa Batzordeko Ixone Retesek..

Datorren asteazkenean izango dute hurrengo bilera zuzendaritzarekin. "Ez dakiguna da zer negoziatu nahi duten, guretzako une honetan ez dagoelako mahai gainean dagoena negoziatzerik", gehitu du Iberniak, eta iragarri du oso posiblea dela etorkizunean mobilizazio gehiago deitzea. 

Era berean, beste toki batzuetan ematen diren gatazketan ere borrokatzeko prest azaldu dira beharginak. Hala nabarmendu du Retesek: "Orain guri tokatu zaigu, baina jakin gu ere hor egongo garela eskualdean jazotzen diren gainontzeko lan arazoei aurre egiteko".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide