Elkarretaratzeak deitu dituzte SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek gaur eguerdian EAEko lehen arretako zentro guztietan. Aiaraldeko hainbat herritan egin dituzte mobilizazioak: Orozkon, Urduñan, Amurrion eta Laudion.
"Kalitatezko osasun publikoa eta langileen eskubideak" defendatzea izan da deialdiaren xedea, baina lehen pausoa baino ez da izan: irailaren 25ean ospitale guztietan mobilizatuko dira, eta urriaren 3an -larunbata- manifestazioa egingo dute Bilbon, 12:00etan.
Argazkiak: Begoña Cosgaya, Samu Pasandin, Antonio Muñoz eta Roberto Arribas