6 koronabirus kasu topatu ditu Osakidetzak asteburuan Aiaraldean

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko ira. 21a, 17:35

Amurrion egon dira kutsatu gehien asteburuan, 5 hain zuzen. / Aiaraldea.eus

Ostiraletik igandera arteko datuak bildu ditu Osakidetzak gaur argitaratutako txostenean. Amurrion jaso dira COVID-19 gaixo gehien, 5 positibo hain zuzen. Beste koronabirus eria Laudiokoa izan da.

Koronabirusak 22 gaixo berri utzi zituen eskualdean iragan astean. Gaur eguerdian zabaldu ditu Osakidetzak datuak, eta bertan ageri denez, asteburuan 6 kasu gehiago topatu dituzte bailaran. Amurrion izan dira horietako 5. Horietatik lau igandean gaertu ziren, eta ostiralean bat. Beste kasua Laudiokoa izan da, eta ostiralean eman zuen positibo herritarrak.

22 positibo utzi zituen koronabirusak eskualdean iragan astean: 10 Amurrion, 5 Laudion eta Urduñan, eta bana Aiaran zein Artziniegan

Asteari erreparatuta, ordea, gorabeheratsua izan da bilakaera. Herrika datuak aztertuta, 10 kasu baieztatu dituzte Amurrion, bosna Laudion eta Urduñan, eta Artziniegan zein Aiaran bana.

EAEn, berriz, 598 kasu identifikatu ziren ostiralean, 446 larunbatean eta 387 igandean. Horretarako, 9949 PCR froga, 9360 lagin eta eta 7313 azterketa egin zituzten asteburuan, hurrenez hurren.

Gauzak hala, pandemia hasi zenetik gaur arte ondorengoak dira herrika COVID-19 birusak kaltetutako lagunak:

  • Laudio: 268
  • Amurrio: 177
  • Aiara: 76
  • Urduña: 68
  • Okondo: 11
  • Orozko: 35
  • Artziniega: 36
  • Arakaldo: 0
  • Arrankudiaga-Zollo: 2
  • Aiaraldea: 670

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide