Astelehenean hasi zen Aiaraldea Hedabidearen "Udariklik" argazki lehiaketako bozketa fasea. Irailaren 20ra arte egon da argazkiak bidaltzeko aukera. Guztira, 116 lan aurkeztu dira, eta hiru egilek jasoko dute saria: "Mundua" kategoriako, "Aiaraldea" kategoriako eta talde argazkien kategoriako argazkirik bozkatuenenak. Aurtengo lehiaketaren babesleak Arbizuko kanpinga, Gorbeiako aterpetxea eta Laudioko Kumeak jatetxea izan dira.
Lehiaketako irabazleak urriaren 1ean egingo dira publiko, irailaren 30ean 23:59an bukatuko baita bozketa fasea. Argazkiak ikusteko eta bozkatzeko egin klik hemen.
