Osakidetzak plazaratu berri du koronabirusaren eboluzioari buruz osatzen duen txostena. Gaur asteburuko datuak argitaratu ditu eta Aiaraldean 10 positibo berri jazo dira. Zehazki, horietako 5 Laudion izan dira, 4 Okondon eta bakarra Amurrion.
Laudion eta Amurrion joera ez da bereziki aldatu, Okondon, ordea, igoera nabarmena da. Asteburu bakarrean herriko kutsatu kopuruak gora egin baitu %33,3an. Berez, ostiralean 3 kasu gehiago diagnostikatu zituen Osakidetzak eta larunbatean laugarrena.
Laudiori dagokionez, ostiralean 2 positibo berri agertu ziren, larunbatean beste 2 eta igandean azkenengoa. Amurrion, aldiz, ostiralean agertu zen gaixo berri bakarra.
EAEko egoerari erreparatuta, 24.986 PCR proba egin ditu osasun sistema publikoak eta horien artean 1.232 izan dira positiboak. Ospitaleratuak 273 dira jadanik eta horietako 55k behar dituzte zaintza intentsiboak. Horrezkero, asteburuan ratio igo eta 0,92an kokatu da.
Eskualdeko kutsatuen kopuruak pandemia hasi zenetik hurrengoak dira, herriz herri:
- Laudio: 275
- Amurrio: 179
- Aiara: 76
- Urduña: 69
- Okondo: 16
- Orozko: 35
- Artziniega: 36
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 2
- Aiaraldea: 685