AZKEN ORDUKOA

Greba deitu du Tubacexeko Langile Batzordeak urriaren 6rako

Txabi Alvarado Bañares 2020ko ira. 30a, 18:44
Mila lagun baino gehiago batu ziren langileek irailaren 17an eginiko mobilizazioetan. / Aiaraldea.eus

Zuzendaritzarekin izandako bileratik atera bezain laster egin dute deialdia. 

24 orduko greba deitu berri du Tubacexeko Langile Batzordeak datorren asteko astearterako -urriak 6-. Lanuztea goizeko txanda aldaketan hasi eta egun bereko gaueko erreleboan amaituko da. 

Langileen ordezkariek adierazi dute “arrazoiak soberan” daudela greba deitzeko. “Ezin dugu enpresaren jarrera onartu. Ibilbiderik eta zentzurik ez duen zerbait negoziatzeko bilerak deitzen dituzte”, salatu dute prentsa-ohar bidez.

Batzordeko kideek argi dute: “Badirudi COVID-19ak sortutako krisia baliatu nahi dutela enpresa euren nahietara berregituratzeko, euren poltsikoak gehiago puztu ahal izateko, etorkizunera begirako inolako planik gabe eta lantegien etorkizuna kolokan jarrita”. 

Gauzak hala, zuzendaritza “zirkulu zikoitz” batean sartzen ari dela uste dute beharginek. Horren aurrean borrokan jarraituko dutela ziurtatu dute Batzordeko kideek, eta langile guztiei luzatu diete urriaren 6ko deialdira batzeko deia. “Greba ez da komitearen apeta”, nabarmendu dute, “guztion ahaleginarekin soilik lortuko dugu egoera honetatik ateratzea. Argi izan: borrokatzen duenak galdu dezake, baina borrokatzen ez duena galduta dago”. 

Datorren asteartekoa Tubacexeko langileek egingo duten bigarren lanuztea izango da. Lehena irailaren 17an izan zen, eta jarraipena ia erabatekoa izan zen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide