Oletako landan izango da berriro erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria

Txabi Alvarado Bañares 2020ko urr. 3a, 18:34

Oletan biltzen diren hirugarren aldia izango da. / Aiaraldea.eus

Aiaraldeko Gure Esku dagok Oletan ekitaldia antolatuko duen hirugarren aldia izango da urriaren 18koa. 

Oletako landara gerturatzeko deia luzatu du Aiaraldeko Gure Eskuk. Datorren urriaren 18rako -igandea- jarri dute zita, eguerdiko hamabietan. 

Ekainean egin nahi zuten ekimena, baina COVID-19a dela eta atzeratzea erabaki zuten. Aurreratu dutenez, ekitaldi “xume bezain garrantzitsua" izango da, “bagarela eta bagaudela” aldarrikatzeko pentsatua.

Segurtasun neurri guztiak beteko dituztela ziurtatu dute Gure Eskuko kideek. “Goizean mendira igoko gara, Ungino-Eskutxi gainetara hain zuzen, gero ekitaldira jaisteko”, azaldu dute. Mendi ibilaldi hori egin nahi ez dutenei, aldiz, zuzenean Oletara gerturatzeko gonbita luzatu diete. 

Jakinarazi dutenez, ekitaldi horrekin emango diote hasiera “Hamaika gara” dinamikari, erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen jarraitzeko asmoz. “Euskal Herrian oraingoa baino garai gaiztoagoak jasan ditugu, jakina, eta beti onik irteten jakin ere izan dugu. Geroak esango du, baina guk orain baietz esan nahi dugu, aurrera egingo dugula”. 

Oletan ekitaldia egingo den hirugarren aldia izango da urriaren 18koa. Hemen ikusi daitezke duela bi urteko bideoa:

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide