Osakidetzak jakinarazi du COVID-19aren bilakaerak 6 gaixo berri utzi zituela atzo Aiaraldean. Zehazki, Laudion 5 topatu zituzten eta bestea, aldiz, Amurrion. Jadanik 700 kutsaturen langa gainditu du eskualdeak.
EAEko datuei erreparatuta, atzo 10.314 test egin ziren, aurreko egunean baino 292 gehiago, eta 454 izan dira baieztatutako positiboak. Alegia, asteartean baino 26 gehiago.
Hala ere, autonomia erkidegoaren ratioa 0,97tik 0,91ra jaitsi da. Araban 0,92an dago, Bizkaian 0,94an eta Gipuzkoan 0,95ean.
Hauek dira eskualdean Osakidetzak topatu dituen positiboen kopuruak pandemia hasi zenetik kontatuta:
- Laudio: 283
- Amurrio: 183
- Aiara: 76
- Urduña: 71
- Okondo: 18
- Orozko: 35
- Artziniega: 37
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 4
- Aiaraldea: 704