7 COVID-19 kasu berri detektatu dituzte eskualdean ostiraletik astelehenera bitartean. Laudion atzeman dira positibo gehienak, bost guztira: bina ostiral eta igandean, eta bat larunbatean. Urduñan eta Amurrion, aldiz, bana topatu dituzte, ostiralean eta astelehenean, hurrenez hurren.
Hala jakinarazi du Osakidetzak gaur eguerdian plazaratutako txostenean. Dokumentu horren arabera, ostiralean 584 positibo detektatu ziren guztira EAEn, 10.261 proba eginda. Larunbatean 9.939 test egin ziren, baina positibo kopuru berdina baieztatu zen. Igandean, aldiz, 6.870 proba egin eta 363 positibo baieztatu zituzten. Azkenik, astelehenean 6.763 test egin ziren, eta horietako 529k eman zuten positibo.
Hauek dira eskualdean Osakidetzak topatu dituen positiboen kopuruak pandemia hasi zenetik kontatuta:
- Laudio: 289
- Amurrio: 184
- Aiara: 76
- Urduña: 72
- Okondo: 18
- Orozko: 35
- Artziniega: 37
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 4
- Aiaraldea: 712