Tubacexeko administrazio kontseiluak erabakiko du langileak kaleratu edo soldatak murriztuko dituzten

Txabi Alvarado Bañares 2020ko urr. 15a, 07:00

Mobilizazio eguna egingo dute berriz bihar. / Aiaraldea.eus

Akordiorik erdietsi gabe amaitu da zuzendaritzaren eta sindikatuen arteko bilera zikloa.

Atzo egin zen Tubacexeko zuzendaritzaren eta langileen ordezkarien arteko zazpigarren eta azken bilera, gaur -urriak 15- amaitzen baita multinazionaleko buruek enpresa batzordeari gaiaren inguruan posizionatzeko emandako epea. Bi aukera jarri ditu enpresak mahai gainean: 150 langile kaleratzea edo soldatak murriztea, modu batean edo bestean 10 milioi euro aurrezteko. 

Horren aurrean, orain arteko posizio bera mantendu zuten sindikatuek atzoko bileran: uko egin zioten bi aukera horiek baloratzeari, negoziaziorik egon ez zela argudiatuta. Enpresa pairatzen ari dena “behin behineko krisi bat” dela azaldu dute langileen ordezkariek, eta nabarmendu dute zuzendaritzak ez duela inolako plan industrialik aurkeztu egin dituzten bileretan. “Akordioa inposizioaren bidez lortzen saiatu dira eta Enplegua Erregulatzeko Espediente baten mehatxua mahai gainean jarrita”, salatu du ELAren sail sindikalak. 

Zuzendaritzak, bere aldetik, adierazi du enpresa taldeko administrazio kontseilura eramango duela bileretan hitz egindakoa, eta organo hori izango dela zer egin erabakiko duena. 

Enplegu espediente berriari buruzko bilera, gaur

Gaur beste bilera bat izango dute sindikatuek zuzendaritzarekin. Izan ere, enpresak Enplegua Erregulatzeko Aldi Baterako espediente berria jarri nahi du martxan, eta hori negoziatzeko bilduko dira. 

Biharko, aldiz, mobilizazio eguna deitu du enpresak. Lanuztea deitu dute arratsaldeko seietatik hamarretara bitartean, eta mobilizazioa egingo dute 19:00etan Amurrion, udaletxearen aurretik abiatuta. 

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide