Tren zerbitzuan azken asteetan egondako gorabeherek protagonismo handia izango dute, gai horri buruzko erreportajea eta elkarrizketa baitakartza hamabostekariak. Elizabeth Estrada Teston instagramer amurrioarrari eginiko elkarrizketa ere dakar argitalpenak, bestelako eduki batzuekin batera.
Gaur goizean iritsiko dira hamabostekariaren aleak inprentatik, eta jarraian ekingo zaio banaketari. Eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe zein topagune gehienetan eskuratu ahalko da aldizkaria, doan. Kalean ere egongo eskura, horretarako jarritako banaketa puntuetan:
- Aldai plaza (Laudio)
- Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko egoitza (Nerbioi kalea 12, Laudio)
- Abasto plaza (Laudio)
- Luiaondoko supermerkatua
- Laudioko kiroldegia
- Artziniegako frontoia
- Atxetako Dia
- Amurrioko Eroskia
- Orozkoko frontoia
- Urduñako supermerkatuak
- Basalarrina elkartearen egoitza (Laudio)