8 koronabirus kasu berri detektatu zituen Osakidetzak atzo Aiaraldean. Gehienak -7- Laudion topatu zituzten, eta Aiaran azkena.
Modu horretan, goranzko joeran jarraitzen du eskualdeak, astelehenean baino kasu bat gehiago topatu baita. 10.817 test egin ziren guztira EAEn eta 819k eman zuten positibo, %7,6ak, hain zuzen.
Hauek izan ziren atzoko datuak herrialdeka:
| Positiboak | Ratioa | |
| Araba | 55 | 1,22 |
| Bizkaia | 342 | 1,31 |
| Gipuzkoa | 304 | 1,58 |
Adin tarteei erreparatuta, 40 eta 64 urte bitarteko herritarrak izan dira berriro kaltetuenak:
- 0-18: 122
- 19-39: 218
- 40-64: 336
- 65-79: 101
- +80: 39
Gauzak horrela, COVID-19aren kutsatuen datuak hurrengoak dira eskualdean, pandemia hasi zenetik gaur arte:
- Laudio: 311
- Amurrio: 190
- Aiara: 80
- Urduña: 75
- Okondo: 18
- Orozko: 41
- Artziniega: 37
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 4
- Aiaraldea: 753