Osasun sistema publikoak atzoko datuen txostena argitaratu berri du, eta ondorioa ez da baikorra Aiaraldean. Izan ere, beste 7 gaixo gehitu ziren atzo eskualdeko zerrendara. Hau da, azken hiru egunetako kopurua gainditu da azken 24 orduetan. Izan ere, ostiralean, larunbatean eta igandean 6 kasu agertu ziren egunero.
Zehazki, kutsatu berrien banaketa hurrengoa izan zen astelehenean:
- Orozko 3
- Amurrio 2
- Laudio 1
- Aiara 1
Berez, EAEko emaitzak astelehenean igandean baino hobeak izan ziren, baina larritzeko modukoak dira oraindik. 8.953 PCR proba egin zituzten, eta horietako 625 izan ziren positibo, %7, hain zuzen.
Herrialdeka kutsatuen eragina ondorengoa izan zen atzo:
Positiboak | Ratioa | |
Araba | 55 | 1,13 |
Bizkaia | 265 | 1,31 |
Gipuzkoa | 304 | 1,53 |
Adin tarteei erreparatuta, 40 eta 64 urte bitarteko herritarrak izan dira berriro kaltetuenak:
- 0-18: 128
- 19-39: 153
- 40-64: 233
- 65-79: 72
- +80: 26
Bestalde, ospitaleen egoerak okerrera egin du, eta osasun sistemaren azpiegituretako herritar kopurua handitu da:
Urriaren 18an | Urriaren 19an | |
Ospitaleratuak EAEn | 55 | 59 (+4) |
ZIUn | 300 | 312 (+12) |
Gauzak horrela, COVID-19aren kutsatuen datuak hurrengoak dira eskualdean, pandemia hasi zenetik gaur arte:
- Laudio: 304
- Amurrio: 190
- Aiara: 79
- Urduña: 75
- Okondo: 18
- Orozko: 41
- Artziniega: 37
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 4
- Aiaraldea: 745