Bost koronabirus kasu berri topatu zituen Osakidetzak atzo eskualdean. Gehienak -3- Laudion detektatu zituzten, eta Aiaran eta Orozkon beste biak. Modu horretan, orain arteko goranzko joera apur bat leundu da, asteartean zortzi kasu berri topatu zirelako, eta asteburuan 18.
Atzo 13.470 test egin ziren guztira EAEn, eta 1.033 positibo topatu ziren guztira.
Hauek izan ziren atzoko datuak herrialdeka:
| Positiboak | Ratioa | |
| Araba | 96 | 1,25 |
| Bizkaia | 342 | 1,31 |
| Gipuzkoa | 304 | 1,58 |
Adin tarteei erreparatuta, 40 eta 64 urte bitarteko herritarrak jarraitzen dute kaltetuenak izaten:
- 0-18: 179
- 19-39: 256
- 40-64: 434
- 65-79: 96
- +80: 63
Gauzak horrela, COVID-19aren kutsatuen datuak hurrengoak dira eskualdean, pandemia hasi zenetik gaur arte:
- Laudio: 314
- Amurrio: 190
- Aiara: 81
- Urduña: 75
- Okondo: 18
- Orozko: 42
- Artziniega: 37
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 4
- Aiaraldea: 758