8 koronabirusa kasu berri detektatu zituen Osakidetzak atzo eskualdean, sei Laudion eta bana Amurrio eta Artziniegan. Modu horretan, azken egunetako joera mantendu du Aiaraldeak, astelehenetik hona egunean 5-8 kasu berri topatu baitira.
EAEn ere goranzkoa izaten ari joera. Atzo 14.144 proba egin ziren eta horietako 1.207k eman zuten positibo (%8.5).
Hauek izan ziren atzoko datuak herrialdeka:
| Positiboak | Ratioa | |
| Araba | 87 | 1,21 |
| Bizkaia | 561 | 1,44 |
| Gipuzkoa | 545 | 1,62 |
Adin tarteei erreparatuta, 40 eta 64 urte bitarteko herritarrak jarraitzen dute kaltetuenak izaten:
- 0-18: 171
- 19-39: 376
- 40-64: 474
- 65-79: 119
- +80: 63
Gauzak horrela, COVID-19aren kutsatuen datuak hurrengoak dira eskualdean, pandemia hasi zenetik gaur arte:
- Laudio: 320
- Amurrio: 191
- Aiara: 81
- Urduña: 75
- Okondo: 18
- Orozko: 42
- Artziniega: 38
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 4
- Aiaraldea: 766