Larrialdi egoeraren neurri berriak gaur goizean sartu dira indarrean. Alabaina, koronabirusaren hedapena ez da oraindik baretu. Osakidetzaren txostenaren arabera, atzoko egunak 6 gaixo gehiago utzi zituen Aiaraldean. Amurrion herenegun 3 eri antzeman ziren, baina atzo 0.
Hauek dira kutsatu berrien kopuruak, herriz herri:
- Laudio: 2
- Aiara: 1
- Urduña: 1
- Artziniega: 2
Laudio eta Amurrio "gune hori" dira. Laudioren kasuan 201.69koa da kutsatze tasa, eta Amurrion, berriz, 95.98koa.
Asteari dagokionez, horrelakoa izaten ari da kasuen agerpena eskualdean:
Udalerria | Urriaren 23an | Urriaren 24an | Urriaren 25ean | Urriaren 26an |
Amurrio | 1 | 1 | 1 | 0 |
Aiara | 2 | 1 | 0 | 1 |
Artziniega | 0 | 0 | 1 | 2 |
Laudio | 0 | 0 | 4 | 2 |
Urduña | 0 | 2 | 0 | 1 |
Orozko | 0 | 0 | 0 | 0 |
Okondo | 0 | 0 | 0 | 0 |
Arrankudiaga-Zollo | 0 | 0 | 0 | 0 |
Arakaldo | 0 | 0 | 0 | 0 |
Guztira | 3 | 4 | 6 | 6 |
Herriz herri eskualdean positiboen zenbaketa hurrengoa da pandemia hasi zenetik:
- Laudio: 326
- Amurrio: 194
- Aiara: 85
- Urduña: 78
- Okondo: 18
- Orozko: 42
- Artziniega: 41
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 4
- Aiaraldea: 785
Datu orokorrei erreparatuta, atzo 11.935 PCR froga egin ziren guztira EAEn, eta horietatik 978 izan ziren positibo eman zutenak.