19 koronabirus kasu detektatu dira egun bakarrean Aiaraldean, udazkeneko daturik txarrena

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko urr. 28a, 13:01

Laudion agertu ziren atzo kasu gehien, 12 alegia. / Aiaraldea.eus

Laudion 12 COVID-19 kasu agertu ziren atzo, Aiaran 3, Orozkon 2 eta Artziniegan zein Amurrion bana. 800 kutsatuen langa gainditu du jada Aiaraldeak, pandemia hasi zenetik kontatuta.

Orain arteko daturik okerrenatarikoa bildu du Aiaraldeak COVID-19 birusari dagokionean. Izan ere, atzoko egunak -urriaren 27ak- 19 eri gehiago utzi zituen bailaran. Udazkeneko datu txarrena izan da, orain arte. Ondorengoak izan ziren, herrika, atzo diagnostikatutako gaixoak:

  • Laudio 12
  • Aiara 3
  • Orozko 2
  • Amurrio 1
  • Artziniega 1

Laudio eta Amurrio "gune hori" gisa markatu ditu Osakidetzak, atzo bezala. Alabaina, hedapen tasa handitu da bi udalerrietan. Atzo Laudion  201.69koa zen kutsatze tasa, eta gaur 250.75ekoa. Amurrion, berriz, 10 puntu igo da, 95.98tik 105.58ra hain zuzen.

Asteari dagokionez, horrelakoa izaten ari da kasuen agerpena eskualdean:

Udalerria Urriak 23  Urriak 24 Urriak 25 Urriak 26 Urriak 27
Amurrio 1 1 1 0 1
Aiara 2 1 0 1 3
Artziniega 0 0 1 2 1
Laudio 0 0 4 2 12
Urduña 0 2 0 1 0
Orozko 0 0 0 0 2
Okondo 0 0 0 0 0
Arrankudiaga-Zollo 0 0 0 0 0
Arakaldo 0 0 0 0 0
Guztira 3 4 6 6 19

Herriz herri eskualdean positiboen zenbaketa hurrengoa da pandemia hasi zenetik:

  • Laudio: 338
  • Amurrio: 195
  • Aiara: 88
  • Urduña: 78
  • Okondo: 18
  • Orozko: 42
  • Artziniega: 43
  • Arakaldo: 0
  • Arrankudiaga-Zollo: 4
  • Aiaraldea: 804

Datu orokorrei erreparatuta, atzo 15.070 PCR froga egin ziren guztira EAEn, eta horietatik 1.094 izan ziren positibo eman zutenak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide