Bertan behera geratu dira Txolope erronka eta Aiaraldeko Trail Liga herrikoia

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko urr. 29a, 09:03
Mendi proba ugari sortu dira azkenaldian Aiaraldean. / Aiaraldea.eus

Azaroaren 17an egitekoa zen erronka bertikala, baina larrialdi egoera dela-eta, alboratu egin dute proba. Berbalagunek eta Mugagabe Trailek bultzaturiko ekimena ere atzera bota dute.

Udazkenean sortutako kirol probetako bat izan da Txolope erronka bertikala. Azaroaren 17an egitekoa zen Urduñan, baina bertan behera utziko dute azkenean, sare sozialetan jakinarazi dutenez. 

"Gaurkoan albiste txar batekin gatoz. Atzo Eusko Jaurlaritzak ezarritako dekretuaren ondorioz, ezingo dugu Txolope bertikalaren lehenengo edizioa egin", adierazi zuten sare sozialetan.
 
Partaideen muga ezarria zuten, eta izen-ematea epea agortu baino lehen bete zen. Ondorioz, harrera ona izan du egitasmoak.
 
Partaideei adierazi dietenez, "datozen egunetan" itzuliko diete inskripzioagatik ordaindutako dirua. Aurrerago bada ere, ekimenarekin jarraitzeko asmoa agertu dute antolatzaileek: "Datorren urtean ikusiko garelakoan, gogor entrenatu!".
 
Aiaraldeko Trail Liga Herrikoiari agur
 
Bestalde, Aiaraldeko Trail Liga herrikoia ere alboratu dute antolatzaileek. "Indarrean sartutako koronabirusaren aurkako legediak, Trail liga bertan behera uztera derrigortzen gaitu. Eskertzen da zuen ilusioa, batzuek lehen erronkarekin disfrutatzeko aukera izan dugu, baina ilusio hau berriz eten digu birus madarikatuak. Besterik gabe, ZAINDU ZAITEZTE, eskerrik asko eta laster arte!", adierazi dute sareetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide