AZKEN DATUAK

19 izan ziren atzo Osakidetzak atzemandako korobanirus positiboak Aiaraldean, 14 Laudion

Aitor Aspuru Saez 2020ko urr. 30a, 16:45

PCR probak egiteko azpiegitura berezituak jarri dituzte Laudion. / Aiaraldea.eus

Atzo 14 kasu berri agertu ziren Laudion, bina Amurrion eta Orozkon eta bakarra Arrankudiaga-Zollon.

Azken hiru eguneko gorako joerarekin jarraitzen du Aiaraldeak COVID-19 birusaren positiboei dagokienez eta atzo, zehazki, 19 gaixo berri identifikatu zituen Osakidetzak:

  • Laudio: 14
  • Amurrio: 2
  • Orozko: 2
  • Arrankudiaga-Zollo: 1

Emaitza horiekin tasak ere areagotu dira. Orozko zenbaki gorrietara hurbiltzen ari da, baina oraindik ez da heldu:

  • Orozko: 497,51
  • Laudio: 327,06
  • Amurrio: 134,37
  • Arrankudiaga-Zollo: 98,14

EAEko datuei erreparatuta, atzo milaka proba egin ziren berriro:

Proba mota Kopurua Positiboak Positiboen %
PCR 15.453 1.221 %7,9
Antigenoa 784 104 %13,3
Guztira 16.237 1.335 %8,2

Lurraldeka horrela banatu ziren kasu berriak:

  • Araba: 140
  • Bizkaia: 605
  • Gipuzkoa: 570

Adin tarteari dagokionez, 40 eta 64 urte bitarteko jendeak jarraitzen du izaten kaltetuena:

  • 0-18: 217
  • 19-39: 330
  • 40-64: 540
  • 65-79: 155
  • +80: 81

Bitarteko medikuen kasuan, astelehenean eta asteartean 400 ospitaleratuen langa gainditu zen, baina asteazkenean eta ostegunean horren azpitik egon da:

  • Ospitaleratuak: 395 (+9)
  • ZIUn: 84 (+5)

Eskualdeko datu metatuak pandemia hasi zenetik hurrengoak dira:

  • Laudio: 357
  • Amurrio: 198
  • Aiara: 90
  • Urduña: 80
  • Okondo: 18
  • Orozko: 46
  • Artziniega: 44
  • Arakaldo: 0
  • Arrankudiaga-Zollo: 5
  • Aiaraldea: 819

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide