Kokoriko Hezkuntza Faktoriak Gau Beltza ospatu behar zuen bihar, Laudioko Deabruak, Sorginlarren, Berbalagunak, Basalarrina eta Kirikiño taldeekin elkarlanean, baita Arakaldoko Udalarekin ere. Dena den, COVID-19 birusaren pandemiari aurre egiteko ezarri diren neurri berrien ondorioz, ezingo dira aurrez aurreko deialdiak egin.
Horren ordez, ospakizun birtualak aurreikusi dituzte antolatzaileek. Zehazki, bihar 11:00etan www.labur.eus/onlinekalabaza2020 esteka sakatuta, kalabazak apaintzeko tailerra ikusteko aukera egongo da.
19:00etan, ordea, erritualaren txanda helduko da eta horretarako ere lotura egongo da, Internet bidez jarraitzeko: www.labur.eus/erritualaonline2020.
Aintzat hartu beharra dago esteka biak ez direla erabilgarri egongo ekintzak hasi arte.