Osasun sistema publikoak COVID-19 birusari buruzko ohiko txostena argitaratu du. Kutsatuen datuak atzo dozenara heldu ziren Aiaraldean. 12 horietatik 6 izan ziren Laudion, 2 Orozkon eta Artziniegan, eta bana Aiaran zein Urduñan.
Kopuru horiekin bi udalerri daude zenbaki gorrietan, ondorengo hedapen tasekin:
- Aiara: 827,30 (atzoko kopurua mantendu du)
- Artziniega: 780,44 (+14)
Alabaina, Laudio 500 kutsaturen langatik (100.000 biztanleko) gero eta hurbilago dago:
- Laudio: 485,15 (+28)
Berez, udalerri gehienen egoeran okertu egin da kutsatze tasa:
- Okondo: 249,17 (+166)
- Orozko: 306,16 (+130)
- Urduña: 327,56 (+23)
Bestalde, Arrankudiaga-Zollo atzoko datuei heltzeko gai izan bada ere, Amurriok hobetu egin ditu:
- Amurrio: 105,58 (-19)
- Arrankudiaga-Zollo: 196,27 (atzotik mantendu da)
Euskal Autonomia Erkidegoari erreparatuta, positiboak 1.000 baino gehiago izan ziren atzo, 1.120, alegia:
Azaroak 2 | |
Analisiak (PCR+antigenoak) | 11.886 |
PCR | 10.921 |
Antigenoak | 965 |
Positiboak (PCR+antigenoak) | 1.120 |
Positiboak PCR | 936 |
Positiboak antigenoak | 184 |
Positiboen % PCR | %8,6 |
Positiboen % antigenoak | %19,1 |
EAEko herrialdeei dagokienez, kutsatuen zenbaketa hurrengoa izan da:
- Araba: 113
- Bizkaia: 506
- Gipuzkoa: 490
Eskualdeko datu metatuak pandemia, berriz, hurrengoak dira hasi zenetik:
- Laudio: 393
- Amurrio: 201
- Aiara: 101
- Urduña: 89
- Okondo: 21
- Orozko: 47
- Artziniega: 53
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 6
- Aiaraldea: 892