Osasun sistema publikoak txostena argitaratu berri du atzoko datuak zabaltzeko, COVID-19 birusari dagokionez. Atzoko datuak larriak baziren, 12 kutsaturekin, gaurkoak are okerragoak dira, zenbaketak 17 gaixo utzi baititu.
Udalerrika horrela zabaldu zen atzo birusa eta Laudion jadanik 400 kaltetu egon dira pandemia hasi zenetik:
- Laudio: 7
- Artziniega: 4
- Urduña: 4
- Amurrio: 1
- Arrankudiaga-Zollo: 1
Laudioko datuak deigarriak badira ere, egoera okerrena Artziniegakoa da. Aiara gailendu du, udalerri horrek atzo ez baitzuen positibo berririk izan. Gauzak horrela, 100.000 biztanleko 500 gaixoen ratioa horrela dago Aiaraldean:
Udalerria | Gaurko tasa | Egoera atzoko datuekin alderatuta |
Artziniega | 988,55 | +208,11 |
Aiara | 792,83 | -34,47 |
Laudio | 485,15 | = |
Urduña | 421,15 | +93,59 |
Orozko | 306,16 | = |
Arrankudiaga-Zollo | 294,41 | +94,14 |
Okondo | 294,17 | = |
Amurrio | 115,17 | +9,59 |
Arakaldo | 0 | = |
EAEn ere atzo baino positibo gehiago erregistratu dira, 1.120tik 1.425ra igaro da erkidegoa 24 ordutan. Herrialdeka horrela banatu dira emaitzak:
Herrialdea | Positiboak | Ratioa |
Araba | 163 | 493,65 |
Bizkaia | 623 | 632,63 |
Gipuzkoa | 630 | 1007,95 |
Zaintza intentsiboko unitatetei dagokienez, herritar bat gehiago ospitaleratu zuten atzo atal horietan eta 107 ohe bete dira jadanik.
Eskualdeko datu metatuak pandemia hasi zenetik, berriz, hurrengoak dira:
- Laudio: 400
- Amurrio: 202
- Aiara: 101
- Urduña: 93
- Okondo: 21
- Orozko: 47
- Artziniega: 57
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 7
- Aiaraldea: 909