Osakidetzak plazaratu berri duen txostenak datu kezkagarriak azaleratu ditu berriro COVID-19 pandemiari buruz. Izan ere, atzo asteartean baino 2 positibo berri agertu ziren eskualdea; hau da, 19 guztira. Laudio izan da herririk kaltetuena, baina Urduña 500 gaixo 100.000 biztanleko langara hurbiltzen ari da. Zehazki, atzo horrela banatu ziren kasuak:
- Laudio: 12
- Urduña: 3
- Amurrio: 2
- Okondo: 1
- Orozko: 1
Esan bezala, kutsadura kopuruen ratioek zenbaki gorriak gainditu dituzte jadanik zenbait udalerritan, eta beste batzuetan gero eta gertuago daude:
- Artziniega: 988,55 (=)
- Aiara: 758,36 (-34)
- Laudio: 534,21 (+49)
- Urduña: 491,34 (+70)
- Okondo: 332,23 (+83)
- Orozko: 306,16 (=)
- Arrankudiaga-Zollo: 294,41 (=)
- Amurrio: 134,7 (+19)
- Arakaldo: 0 (=)
Euskal Autonomia Erkidegoari erreparatuta, positiboek gorakada txikia izan dute, baina asteartean jadanik 1.425 ziren. Atzo, ordea, 1.461ra heldu ziren. Hiru lurraldeak daude zenbaki gorritan. Herrialdeka horrela banatu ziren kasuak atzo:
Herrialdea | Positiboak | Ratioa |
Araba | 152 | 510,72 |
Bizkaia | 621 | 649,95 |
Gipuzkoa | 671 | 1031,38 |
Ospitaleen egoera gero eta larriagoa da. Hasteko, atzo baino 4 herritar gehiago daude Zaintza Intentsiboko Unitateetan, 111 guztira, eta 462 pertsona daude osasun zentroetan.
Eskualdeko datu metatuak pandemia hasi zenetik, berriz, hurrengoak dira:
- Laudio: 412
- Amurrio: 204
- Aiara: 101
- Urduña: 96
- Okondo: 22
- Orozko: 48
- Artziniega: 57
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 7
- Aiaraldea: 928