Iñigo Urkullu Lehendakariak hainbat neurri iragarri ditu Gabonetan itxialdia saihesteko. Horretarako, hurrengo mugak jarri dizkio bizitza sozialari. Larunbatean sartuko da dekretua indarrean:
- Herritarrak ezingo dira kalera atera 22:00etatik 06:00ak arte.
- Jarduera sozioekonomikoa 21:00etan amaituko da, salbu farmaziak eta gasolindegiak.
- Kultuen zentroen edukiera %35ekoa izango da gehienez.
- Kultura jarduerak 21:00etan amaitu beharko dira.
- Entsegu kolektiboak bertan behera geratuko dira.
- Kirol zentroetan maskarilla derrigorrezkoa izango da.
- Kirol ikuskizunetan ezingo da publikorik egon.
- Kirolaren praktika kolektiboa etengo da, salbu profesionalen edo ia profesionalen artean.
- Kirol zentroetan, kiroldegi eta igerilekuetan aurreikusitako jarduerak baimenduko dira %40ko edukieran, eta 6 lagunen taldetan gehienez.
- Apustu etxeak itxiko dira.
- Jatetxeak eta tabernak itxiko dira, salbu etxera eramateko zerbitzua eskaintzen duten hotel, jatetxe edo taberna negozioak; beti ere 21:00ak arte.
- Garraio publikoa 22:30ean aterako da beranduenez lurralde historikotik.