Koronabirusaren 20 kasu berri egon ziren atzo Aiaraldean, 7 Urduñan eta 6 Laudion

Aitor Aspuru Saez 2020ko aza. 6a, 16:43

Laudioko anbulatorioan 6 kutsaturen berri eman zuten./ Aiaraldea.eus

Urduñan 7 gaixo berri atzeman zituzten, 6 Laudion, 3 Artziniegan, 2 Orozkon eta bana Amurrion eta Arrankudiaga-Zollon. Urduña ere sartu zen atzo zenbaki gorrietan.

Osakidetzak plazaratu berri du COVID-19 birusari buruzko txostena eta asteazkenean baino gaixo bat gehiago erregistratu zuen Aiaraldean. Hortaz, datuak larritzekoak dira oraindik. Atzoko 20 kutsatuak horrela banatu ziren:

  • Urduña: 7
  • Laudio: 6
  • Artziniega: 3
  • Orozko: 2
  • Amurrio: 1
  • Arrankudiaga-Zollo: 1

Atzoko emaitzekin Urduñako udalerria zenbaki gorrietan dago, 500 kutsatu 100.000 biztanleko langa gainditu du eta. Jadanik 4 herri daude egoera horretan: Urduña, Laudio, Artziniega eta Aiara.

Udalerria Ratioa
Artziniega 1092,61 (+103)
Aiara 758,36 (=)
Urduña 655,12 (+163)
Laudio 534,21 (=)
Arrankudiaga-Zollo 392,54 (+98)
Orozko 382,70 (+76)
Okondo 332,23 (=)
Amurrio 134,37 (-0,3)
Arakaldo 0 (=)

Azken egunetan ia herri guztiek izan dute igoera nabarmena, salbu Amurriok eta Arakaldok.

Euskal Autonomia Erkidegoari erreparatuta, atzokoan baino 86 gaixo berri gehiago detektatu zituzten, guztira 1.547 izan ziren Covid-19ak kaltetutakoak. Hala, 16.690 analisi gauzatu zituzten, 270 endogenoen teknikarekin, eta 1.277 PCR bidez. Herrialdeka horrelakoa izan zen banaketa:

Herrialdea Positiboak Ratioa
Araba 175 537,55 (+26)
Bizkaia 690 661,24 (+11)
Gipuzkoa 663 1047,83 (+16)

Goranzko joera EAE lurralde guztietan jazo zen, eta Zaintza Intentsiboko Unitateetan dagoen herritarren kopurua mantendu zen, 111 erirekin.

Eskualdeko datu metatuak pandemia hasi zenetik, berriz, hurrengoak dira:

  • Laudio: 418
  • Amurrio: 205
  • Aiara: 101
  • Urduña: 104
  • Okondo: 22
  • Orozko: 50
  • Artziniega: 60
  • Arakaldo: 0
  • Arrankudiaga-Zollo: 8
  • Aiaraldea: 948

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide