Sutea piztu zen Lipmesa fabrikaren kanpoaldean atzo gauean

Txabi Alvarado Bañares 2020ko aza. 9a, 06:00
Suhiltzaileak bertaratu ziren egoera bideratzera. / Arabako Foru Suhiltzaileak

Lantegia 2013. urtetik dago hutsik, eta antzeko beste sute batzuk pairatu ditu azken urteetan. 

Sua piztu zen atzo gauean -21:30ak aldera- Aretako Lipmesa fabrika abandonatuaren kanpoaldean. Suhiltzaileen hiru kamioi bertaratu ziren eta egoera bideratzea lortu zuten. 

Honakoa ez da fabrika horretan pizten den lehen sutea. 2017ko azaroan antzeko bi gertakari jazo ziren eraikinean:

Lantegiak zazpi urte daramatza hutsik, 2013an itxi baitzituen ateak, 1943. urtetik funtzionatzen egon eta gero. 140 beharginek lan egiten zuten bertan. 

2015ean fabrika sinbolikoki okupatu zuten hainbat gaztek, "Aiaraldean lan, bizi eta ikasi" nahi zutela aldarrikatzeko:

 

Erlazionatuak

[ERREPORTAJEA] Industria birmoldaketaren ajeak

Txabi Alvarado Bañares 2019 api 17 Aiaraldea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide