AZKEN DATUAK

Ostiraletik igandera 34 positibo gehiago erregistratu zituzten Aiaraldean, 18 Laudion eta 8 Artziniegan

Aitor Aspuru Saez 2020ko aza. 9a, 22:03

Asteburuko emaitzekin Artziniegak ia hirukoiztu du zenbaki gorrien langa, eta 1456,82 kutsatu 100.000 biztanleko ditu. Laudiok ere sakondu du zenbaki gorrietan.

Osakidetzak argitaratu berri ditu asteburuan COVID-19 birusari lotutako datuak. Aiaraldean guztira 34 positibo berri atzeman ditu osasun sistema publikoak, eta horien banaketa hurrengoa izan da egunka eta herrika:

Herria Azaroak 6 Azaroak 7 Azaroak 8 Guztira
Amurrio 0 1 0 1
Artziniega 6 1 1 8
Aiara 1 0 0 1
Laudio 12 2 4 18
Okondo 0 0 0 0
Arakaldo 0 0 0 0
Arrankudiaga-Zollo 1 0 2 2
Orozko 1 0 3 4
Urduña 0 0 0 0

Ratioen kopuruak okerrera ko du nabarmen zenbait herritan, bereziki, Artziniegan:

Udalerria Ratioa
Amurrio 115,17
Artziniega 1.456,82
Aiara 689,42
Laudio 610,52
Okondo 332,23
Arakaldo 0
Arrankudiaga-Zollo 588,81
Orozko 535,78
Urduña 608,33

Gauzak horrela, Arrankudiaga-Zollo eta Orozko zenbaki gorritan sartu dira azken egunotan, baina udalerri guztiek ez dute okerrera egin. Hain zuzen, batzuk euren kutsatu kopurua murriztu dute. Hobera egin dutenak hurrengoak dira:

  • Amurrio: -19
  • Aiara: -68,94 (oraindik zenbaki gorritan)
  • Urduña: -46,79 (oraindik zenbaki gorritan)

Euren ratioa okertu dituztenak, aldiz, hauek dira; guztiek gainditu dute zenbaki gorrien langa:

  • Artziniega: +364
  • Laudio: +76
  • Arrankudiaga-Zollo: +196
  • Orozko: +153

Arakaldok eta Okondok ez dute aldaketarik izan euren kutsatze tasari dagokienean.

Eskualdeko egoera ez da ona, baina azken 3 egunetan badirudi pandemiaren zabalpena apur bat leundu dela. Aintzat hartu beharra dago zeintzuk izan diren kasu berrien agerpenak azken egunetan:

  • Azaroak 2: 12
  • Azaroak 3: 17
  • Azaroak 4: 19
  • Azaroak 5: 20
  • Azaroak 6: 21
  • Azaroak 7: 4
  • Azaroak 8: 9

Hala ere, ezin da garaipen moduan hartu azken eguneko joera, egin dituzten PCR eta Antigenoen proba kopurua EAEn apur bat txikiagoa izan baita. 

Eskualdeko datu metatuak pandemia hasi zenetik, berriz, hurrengoak dira:

  • Laudio: 436
  • Amurrio: 206
  • Aiara: 102
  • Urduña: 104
  • Okondo: 22
  • Orozko: 54
  • Artziniega: 68
  • Arakaldo: 0
  • Arrankudiaga-Zollo: 10
  • Aiaraldea: 982

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide