Aiaraldeko Kirol eta Osasun Zentroek mobilizatzeko deia zabaldu dute sare sozialen bidez larunbat honetarako. Larunbatean, azaroaren 14an, egingo dituzte protestak, 17:00etan Amurrio eta Laudioko plazetan. Oharrean nabarmendu dutenez, "espazio biosanitario seguruak" dira. Horregatik, kirol zentroak irekitzeko eskaera luzatu dute.
Inguruetako herrietako bizilagunak tokiko kirol zentroetara bertaratzeko aukera eskatuko dute, besteak beste
Zehazki, mugikortasuna eragozten duten neurriak kentzea nahi dute, "Urduña, Artziniega, Sodupe, Ugao... eta inguruetako herritarrek gure zentroetara etortzeko aukera izan dezaten".
Erantsi dutenez, kirola pandemia garaitzeko konponbidearen parte da, "eta izaten jarraitu behar du".
Euskal Herrian bezala, beste lurralde batzuetan ere sustatu dira horrelako ekimenak, Herrialde Katalanetan, Gaztela Leoin edo Asturiasen kasu.