Osakidetzak eguerdian zabaldu ditu atzo bildutako datuak COVID-19 birusari dagokionez. Aurreko astekoekin alderatuta, itxaropenerako tarte txikia eman dute, baina hurrengo txostenek esan beharko dute berehanzko joera berresten den edo zoriaren emaitza izan den hobekuntza.
Berez, atzo 8 positibo erregistratu zituen osasun sistema publikoak:
- Laudio: 5
- Amurrio: 1
- Arrankudiaga-Zollo: 1
Ondorioz, 500 kutsaturen 100.000 biztanleko ratioa murriztu da udalerri gehienetan, Arrankudiaga-Zollon salbu:
Udalerria | Ratioa | Joera atzotik |
Arrankudiaga-Zollo | 686,95 | +98 |
Amurrio | 124,77 | -10 |
Laudio | 626,87 | -16 |
Urduña | 584,93 | -23 |
Artziniega | 1352,76 | -104 |
Aiara | 689,42 | (=) |
Orozko | 535,78 | (=) |
Okondo | 332,23 | (=) |
Arakaldo | 0 | (=) |
Positiboen kopuruak hobera egin du azken astean, hemen ikusi daitekeen moduan:
- Azaroak 3: 17
- Azaroak 4: 19
- Azaroak 5: 20
- Azaroak 6: 21
- Azaroak 7: 4
- Azaroak 8: 9
- Azaroak 9: 8
Euskal Autonomia Erkidegoari erreparatuta, atzo 1.310 gaixo berriro detektatu zituzten, 14.039 proba egin ostean. 11.688 izan ziren PCR motakoak eta 923 antigenoak. Herrialdeka, horrela banatu ziren kasuak:
- Araba: 110
- Bizkaia: 631
- Gipuzkoa: 552
Edonola ere, Zaintza Intentsiboko Unitateetan dauden herritarren kopurua ez da murriztu, guztiz kontrakoa. Gaur 135 dira, atzo baino 5 gehiago, eta aintzat hartu behar da urriaren 27an, adibidez, 75 zirela eta azaroaren 1ean 104. Horrez gain, atzo 91 lagun berri ospitaleratu zituzten.
Eskualdeko datu metatuak pandemia hasi zenetik, berriz, hurrengoak dira:
- Laudio: 441
- Amurrio: 207
- Aiara: 103
- Urduña: 104
- Okondo: 22
- Orozko: 54
- Artziniega: 68
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 11
- Aiaraldea: 990