13 COVID-19 kasu berri detektatu zituen atzo Osakidetzak Aiaraldean, gaur eguerdian plazaratutako txostenaren arabera. Gehienak -8- Laudion topatu zituzten, Amurrion 3 izan ziren; eta bana, aldiz, Aiara eta Artziniegan.
Gauzak hala, azken egunetan baino kasu gehiago topatu diren arren, aurreko asteko bataz bestekotik behera dago atzoko kopurua:
- Azaroak 3: 17
- Azaroak 4: 19
- Azaroak 5: 20
- Azaroak 6: 21
- Azaroak 7: 4
- Azaroak 8: 9
- Azaroak 9: 8
- Azaroak 10: 13
Dena den, 500 kutsaturen 100.000 biztanleko ratioa berdin mantendu da, edo txikitu egin da udalerri gehienetan, Amurrio salbu:
Udalerria | Ratioa | Joera aurreko egunarekin alderatuta |
Arrankudiaga-Zollo | 686,95 | (=) |
Amurrio | 143,97 | +19,2 |
Laudio | 605,07 | -21,8 |
Urduña | 584,93 | (=) |
Artziniega | 1352,76 | (=) |
Aiara | 620,48 | -68,94 |
Orozko | 459,24 | -76,54 |
Okondo | 332,23 | (=) |
Arakaldo | 0 | (=) |
Euskal Autonomia Erkidegoan 1.401 gaixo berri detektatu zituzten guztira, 17.890 proba egin ostean -15.368 PCR eta 2.522 antigeno-. Herrialdeka, horrela banatu dira kasuak:
- Araba: 142
- Bizkaia: 676
- Gipuzkoa: 569
- Besteak: 14
Pandemia hasi zenetik kontatuta, 1.000 gaixoturen langa gainditu zuen atzo Aiaraldeak:
- Laudio: 449
- Amurrio: 210
- Aiara: 104
- Urduña: 104
- Okondo: 22
- Orozko: 54
- Artziniega: 69
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 11
- Aiaraldea: 1.003