18 COVID-19 positibo berri detektatu zituen Osakidetzak atzo Aiaraldean, gaur eguerdian plazaratutako txostenean adierazi duenez. Hauek dira kasu kopuruak herrika:
- Amurrio: 2
- Artziniega: 1
- Laudio: 5
- Arrankudiaga eta Zollo: 10
Arrankudiaga-Zolloko igoera oso nabarmena izan da, orain arte oso kasu gutxi jazo baitira udalerrian, 11 baino ez pandemia hasi zenetik. Kopuru hori ia bikoiztu egin da atzoko datuekin. Gauzak hala, 500 kutsaturen 100.000 biztanleko ratioa ere asko puztu da bertan: 1668,30koa da orain.
Aiaraldeko gainontzeko tokietan, aldiz, berdin mantendu edo jaitsi egin da ratioa, Amurrion salbu:
Udalerria | Ratioa | Joera aurreko egunarekin alderatuta |
Arrankudiaga-Zollo | 1668,30 | +981,35 |
Amurrio | 153,57 | +9,6 |
Laudio | 605,07 | (=) |
Urduña | 584,93 | -46,79 |
Artziniega | 1352,76 | (=) |
Aiara | 551,53 | -68,95 |
Orozko | 382,70 | -76,54 |
Okondo | 332,23 | (=) |
Arakaldo | 0 | (=) |
Atzoko datuekin iragan asteko zifretara itzuli da Aiaraldea, hiru egunetan beheranzko joera izan ostean:
- Azaroak 3: 17
- Azaroak 4: 19
- Azaroak 5: 20
- Azaroak 6: 21
- Azaroak 7: 4
- Azaroak 8: 9
- Azaroak 9: 8
- Azaroak 10: 13
- Azaroak 11: 18
Pandemia hasi zenetik kontatuta, 1.000 gaixoturen langa gainditu zuen asteartean Aiaraldeak:
- Laudio: 454
- Amurrio: 212
- Aiara: 104
- Urduña: 104
- Okondo: 22
- Orozko: 54
- Artziniega: 70
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 21
- Aiaraldea: 1.021