Koronabirusaren 7 positibo detektatu zituen atzo Osakidetzak Aiaraldean

Aitor Aspuru Saez 2020ko aza. 13a, 18:29

Urduñan kasu bat atzeman zuten atzo./ Aiaraldea.eus

COVID-19 birusaren kasuak nabarmen sakabanatu ziren azto: 2 Laudion eta Amurrion, eta bana Aiaran, Okondon zein Urduñan.

Pandemiaren datuek gora eta behera jarraitzen dute Aiaraldean. Azken egunotan modu oso ezberdinean zabaldu da COVID-19 birusa eskualdean. Izan ere, astelehenean 8 kutsatu berri egon ziren, baina asteartean 13, eta asteazkenean 18 izan ziren.

Atzo, aldiz, asteko kopururik apalena erregistratu zuen Osakidetzak, 7 bakarrik; eta, gainera, ez zen egon kutsatze iturri argirik:

  • Amurrio: 2
  • Laudio: 2
  • Aiara: 1
  • Okondo: 1
  • Urduña: 1

Edonola ere, atzoko datuak bereziki txarrak ez badira ere, bere eragina oraindik ez da adierazgarria, azken egunotan udalerri gehienek gainditu baitute 100.000 biztanleko 500 kutsatuen ratioa.

Udalerria Azaroaren 12ko ratioa Aldaketa azken 24 ordutan
Amurrio 153,57 (=)
Artziniega 1.352,76 (=)
Aiara 517, 06 -34
Laudio 539,66 -65
Okondo 415,28 +83
Arrankudiaga-Zollo 1570,17 -98
Arakaldo 0 (=)
Orozko 306,16 -76
Urduña 561,53 -23

Azken asteko datuak guztiz ezegonkorrak izan dira, eta ez dute joera argirik erakusten. Igoerak eta jaitsierak egon dira, baita meseta txikiak:

  • Azaroak 4: 19
  • Azaroak 5: 20
  • Azaroak 6: 21
  • Azaroak 7: 4
  • Azaroak 8: 9
  • Azaroak 9: 8
  • Azaroak 10: 13
  • Azaroak 11: 18
  • Azaroak 12: 7

Pandemia hasi zenetik kontatuta, 1.000 gaixoturen langa gainditu zuen asteartean Aiaraldeak:

  • Laudio: 456
  • Amurrio: 214
  • Aiara: 105
  • Urduña: 105
  • Okondo: 23
  • Orozko: 54
  • Artziniega: 70
  • Arakaldo: 0
  • Arrankudiaga-Zollo: 21
  • Aiaraldea: 1.028

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide