Aiaraldeko 17 kirol taldek sinatu dute "Bultza Kirola Euskadi" adierazpena, jardueren etetea salatzeko

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko aza. 16a, 10:26

Eskola kirolak eta jarduerak bertan behera geratu dira. / Aiaraldea.eus

Eskola kirola bertan behera utzi izana salatu dute manifestuan, besteak beste. EAE mailako ekimenera 235 klub eta elkarte baino gehiago batu dira.

Urrian hasi zen kirol denboraldi berria, baina aste gutxi iraun du Eskola kirolak martxan. Izan ere, COVID-19 birusak eragindako pandemiak bertan behera utzi ditu jarduera asko; kirolekoak barne. Aiaraldeko 17 talde eta klubek hartu dute parte "Bultza kirola Euskadi" dinamikan, oharrean adierazi dutenez.

"Ez dugu ulertzen kirol ekintzak eskola eta federatu mailan bertan behera uztea", salatu dute. Izan ere, koronabirusaren kutsatze maila kirol jardueretan %0.28 eta %0.30 bitartekoa da: "Beste arlo batzuetan kutsatzea altuagoa izan da, eta martxan daude".

Ildo beretik, denboraldia prestatzeko hartutako lan gehigarria kontuan ez izatea egotzi diote Eusko Jaurlaritzari, "3-4 aldiz biderakatu baita: dokumentazioa, ikastaroak...". Halaber, pandemia hasi zenetik umeek izandako mugapenak azaleratu dituzte: udalekurik eza, kirol eta kultur jardueren etetea... Ikasturte hasierarekin eskolara itzuli dira gazteak, "baina kirola bazterrean utzi dute Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiek". Are, prebentzio neurri gisa, entrenatzea debekatu dute, "protokolo zehatzei aurre egiteko edozein gauza egin nahi dugunean". Horren adibidetzat jarri dute seinalizazioa, aforoak, desinfekzioa, tenperatura hartzea edota "erantzukizuna hartzea, azken finean".

Guzti hori, ordea, ez da aski izan "normaltasun berrira" egokitzeko."Ez digute utzi gure eskola-adina eta federatuak diren kirolariak entrenatzen", eta horrek klub eta elkarteak hustea ekarriko du, ohartarazi dutenez, jendea kiroletik aldentzea. "Administrazioek errazena egin dute, jakin gabe horrek zer nolako ondorioak izan ditzakeen". Hargatik, sinatzaileek kirol jarduerak seguruak izaten jarraitzeko neurriak hartuko dituztela berretsi dute, jarduerari ekiteko beharra azpimarratuta.

Eskualdean, 17 sinatzaile

Eskaerari batu diren eragileen artean, eskualdeko 17 kirol talde daude, modalitate oso anitzekoak. Ondorengoak dira manifestua sinatu duten eskualdeko taldeak:

  • Amurrioko Aresketa Gimnasia KE
  • Amurrioko Pilotazale Elkartea
  • Amurrioko Tenis Kluba
  • Kaskagorri (Areto futbola)
  • Herriaren (Eskupilota)
  • Taekwondo Laudio
  • CD Laudio (Futbola)
  • Ganbegi 6-2 HOckey Taldea
  • Laudioko Lautxirrinka Kirol Kluba
  • Igeriketa Laudio
  • Sugarrak Laudio (Saskibaloia)
  • Laudioko Tenis Kluba
  • Urduñako Pilota Elkartea
  • Atxulaur K.E (Futbola)
  • Orozkoko Olgetan Euskal Pilota Kirol Elkartea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide