Koronabirusaren 37 positibo berri utzi ditu asteburuak Aiaraldean, 14 Laudion

Aitor Aspuru Saez 2020ko aza. 16a, 12:47

Laudio izan da berriro udalerririk kutsatuena asteburuan. / Aiaraldea.eus

Pasa den asteburuan baino 3 kutsatu gehiago erregistratu ditu Osakidetzak eskualdean asteburuan, baina Laudio, Urduña eta Aiara atera dira zenbaki gorrietatik.

Pandemiaren garapena asteburuan nolakoa izan den azaldu du Osakidetzak. Aiaraldean 38 kasu berri atzeman ditu. Zehazki ,horrelakoa izan da zabalpena herrika:

  • Amurrio: 8
  • Artziniega: 3
  • Aiara: 6
  • Laudio: 14
  • Okondo: 1
  • Arakaldo: 0
  • Arrankudiaga-Zollo: 2
  • Orozko: 0
  • Urduña: 3

Egunka, aldiz horrela agertu ziren positiboak:

Udalerria Azaroak 13 Azaroak 14 Azaroak 15
Amurrio 7 0 1
Artziniega 2 0 1
Aiara 1 5 0
Laudio 4 4 6
Okondo 0 1 0
Arakaldo 0 0 0
Arrankudiaga-Zollo 2 0 0
Orozko 0 0 0
Urduña 2 1 0
Aiaraldea 18 11 8

Ikus daitekeenez, ostirala izan zen egunik kritikoena, eta Amurrion soilik 7 gaixo berri agertu ziren, ez-ohiko kopurua udalerri horretan azkenaldian. Asteburuko bilakaerak hurrengo eragina izan du 100.000 biztanleko ratioan. Gogoratu zenbaki gorrien langa 500 kutsatuetan dagoela:

Udalerria Ratioa azaroaren 12an Ratioa azaroaren 15ean
Amurrio 153,57 201,55 (+47)
Artziniega 1.352,76 1.144,64 (-208)
Aiara 517,06 379,18 (-137)
Laudio 539,66 452,44 (-87)
Okondo 415,28 415,28 (=)
Arakaldo 0 0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 1.570,17 1668,30 (+98)
Orozko 306,16 267,89 (-38)
Urduña 561,53 444,52 (-117)

Berez, udalerri gehienetan ratioa jaitsi da eta Laudio, Urduña eta Aiara ez daude jadanik zenbaki gorrietan. Euskal Autonomia Erkidegoari erreparatuta, positibo berriak 1.000 baino gutxiago izan ziren, lehen aldiz hainbat egunetan. 801 izan ziren guztira. Tamalez, Zaintza Intentsiboko Unitateetan dauden herritarren kopuruak ez du atzera egin. Aldiz, gora egin du eta 145 dira dagoeneko. Ospitaleratuak, guztira, 516 dira, bigarren olatuko kopuru handiena orain arte.

Eskualdera itzulita, pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira kutsatu kopuruak udalerrika:

  • Laudio: 470
  • Amurrio: 222
  • Aiara: 111
  • Urduña: 108
  • Okondo: 24
  • Orozko: 54
  • Artziniega: 73
  • Arakaldo: 0
  • Arrankudiaga-Zollo: 24
  • Aiaraldea: 1.065

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide