Osakidetzak eguerdian argitaratu du txostena koronabirusaren zabalpenari buruz, eta Aiaraldean 8 gaixo berri agertu ziren atzo. Azkenaldiko joera apurtuta, Amurrio izan zen herririk kaltetuena:
- Amurrio: 4
- Laudio: 2
- Aiara: 1
- Urduña: 1
Edonola ere, Amurrio oraindik dago urrun zenbaki gorriei dagokienez. Laudiok, aldiz, bere ratioa murriztu du, pasa den astean 500 gaixoen 100.000 biztanleko langa gainditu ostean, eta zenbaki gorrietan egon eta gero. Herrika hurrengoa da egoera:
Udalerria | Ratioa | Joera aurreko datuak aintzat hartuta |
Amurrio | 239,95 | (+38) |
Artziniega | 1.040 | (-104) |
Aiara | 379,18 | (=) |
Laudio | 430,64 | (-21) |
Okondo | 249,17 | (-166) |
Arakaldo | 0 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 1.668,30 | (=) |
Orozko | 267,89 | (=) |
Urduña | 444,55 | (+0,03) |
Ikus daitekeenez, azken egunetan ratioak egonkortu edo murriztu dira kasu gehienetan. Euskal Autonomia Erkidegori begira, atzo bigarren aldiz jarraian detektatu zituen osasun sistema publikoak 1.000 kutsatu baino gutxiago: 941, zehazki. Herrialdeka horrela banatu ziren:
Herrialdea | Atzoko kutsatuak | Ratioa |
Araba | 146 | 551,88 |
Bizkaia | 375 | 720,48 |
Gipuzkoa | 411 | 1.064,56 |
Zaintza Intentsiboko Unitatean egon behar diren herritarren kopurua ere apur bat gutxitu da, 146tik 141ra igaro da. 12 ospitaleratu gutxiago daude ere, guztira 483 dira.
Eskualdera itzulita, pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira eri kopuruak udalerrika:
- Laudio: 472
- Amurrio: 226
- Aiara: 112
- Urduña: 109
- Okondo: 24
- Orozko: 54
- Artziniega: 73
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 24
- Aiaraldea: 1.073