Errigorako ekimenak euskalgintza sustatzeko indarrak bikoiztu ditu aurten eta bitarteko gehiago bideratuko ditu horretarako. Aiaraldea Hedabideak aurtengo 3 saski eredu zozketatzeari ekin zion pasa den astean eta jadanik beltzak badu jabea.
Hurrengo asteartean, ordea, saski berdea -ekologikoa- izango da zozketatuko dena. Interesdunek hemen eman dezakete izena. Kutxak, zehazki, hurrengo produktuak ditu: txitxirioak, ardo-ozpina, oliba-olio birjina estra, barazki-menestra, pasta, orburuak, pikillo piperrak, arroza, zainzuri zuriak, botila ardoa eta udare-zukua dauzka barruan. Gainera, Seaskako egutegiarekin ere badator.