14 COVID-19 kasu berri detektatu zituen atzo Osakidetzak Aiaraldean, gaur eguerdian plazaratutako txostenean adierazi duenez.
Hau da kasu berri horien banaketa herrika:
- Laudio: 8
- Amurrio: 3
- Artziniega: 1
- Okondo: 1
- Urduña: 1
Ratioen bilakaerari dagokionez, joerak ezberdinak dira udalerri batetik bestera. Hala ere, herri guztiak mantendu dira zenbaki gorrietatik kanpo:
Udalerria | Ratioa | Joera aurreko eguneko datuak aintzat hartuta |
Amurrio | 259,14 | (+19,19) |
Artziniega | 884,50 | (-155,5) |
Aiara | 379,18 | (=) |
Laudio | 436,09 | (+5,45) |
Okondo | 332,23 | (+83,06) |
Arakaldo | 0 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 1570,17 | (-98,13) |
Orozko | 267,89 | (=) |
Urduña | 374,36 | (-70,19) |
EAEri dagokionez, 14.929 test egin ziren atzo guztira, 11.746 PCR eta 3.183 antigeno. Horietatik 1.050ek eman zuten positibo; %7ak, hain zuzen. Hau izan zen banaketa herrialdeka:
Herrialdea | Atzoko kutsatuak | Ratioa |
Araba | 146 | 551,88 |
Bizkaia | 459 | 706,13 |
Gipuzkoa | 459 | 1.040,72 |
Zaintza Intentsiboko Unitatean, berriz, lau pertsona gutxiago daude astelehenarekin alderatuta, 141tik 137ra igaro baita kopurua. Ospitaleratu kopurua, aldiz, igo egin da, 51tik 79ra.
Hurrengoak dira pandemia hasi zenetik gaixotu diren pertsonen kopuruak Aiaraldean, udalerrika banatuta:
- Laudio: 480
- Amurrio: 229
- Aiara: 112
- Urduña: 110
- Okondo: 25
- Orozko: 54
- Artziniega: 74
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 24
- Aiaraldea: 1.087