Koronabirusaren 9 positibo egon ziren atzo Aiaraldean, 5 Laudion eta 4 Amurrion

Aitor Aspuru Saez 2020ko aza. 19a, 13:56

Laudion agertu ziren atzo 5 kasu berri. / Aiaraldea.eus

Amurrion kenduta, udalerri guztietan ratioak mantendu edo jaitsi ziren atzo. Hala ere, udalerri horrek zenbaki gorrietatik urrun jarraitzen du.

Osakidetzak jakinarazi du atzo eskualdean 9 positibo berri erregistratu zituela COVID-19 birusari dagokionez, asteartean baino 5 gutxiago. Bi udalerri izan ziren kaltetuak:

  • Laudio: 5 kasu
  • Amurrio: 4 kasu

Udalerri bakoitzeko ratioei dagokienez, herri berririk ez da sartu zenbaki gorrietan, hau da, 500 kutsatu 100.000 biztanleko. Kontrara, Laudiok behera egin du berriro eta nahiz eta Amurriok gora egin duen, langa kritikotik urrun dago oraindik.

Udalerria Ratioa Ratioaren joera aurreko egunareekin alderatuta
Amurrio 274,84 +15,2
Artziniega 884,5 (=)
Aiara 379,18 (=)
Laudio 397,93 -38
Okondo 249,17 -83
Arakaldo 0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 1570,17 (=)
Orozko 229,62 -38
Urduña 304,16 -70

Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzei erreparatuta, astelehenean 1.000 positibotik behera detektatu ostean, asteartean zein asteazkenean kopuru hori gainditu da. Esaterako, atzo 1.069 izan ziren, aurreko egunean baino 19 gehiago. Hori bai, Zaintza Bereziko Unitateetan dagoen herritar kopurua murriztu da. Bigarren olatuan 146era heldu zen unerik okerrenean -aurreko asteko ostiralean- eta gaur 133 dira, atzo baino 4 gutxiago.

Hurrengoak dira pandemia hasi zenetik gaixotu diren pertsonen kopuruak Aiaraldean, udalerrika banatuta:

  • Laudio: 485
  • Amurrio: 233
  • Aiara: 112
  • Urduña: 110
  • Okondo: 25
  • Orozko: 54
  • Artziniega: 74
  • Arakaldo: 0
  • Arrankudiaga-Zollo: 24
  • Aiaraldea: 1.096

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide