Koronabirusaren 5 positibo erregistratu zituen atzo Osakidetzak, 3 Laudion eta 2 Amurrion

Aitor Aspuru Saez 2020ko aza. 20a, 12:38

Urriaren 22tik aurrera 5 kasu berri baino gehiago erregistratu dira Aiaraldean, atzo kenduta. / Aiaraldea.eus

Eskualdean jazo den daturik onena da urriaren 22tik, hau da, duela ia hilabetetik hona.

COVID-19ak atzo utzitako datuekin txostena argitaratu du Osakidetzak. Guztira, atzo 5 positibo atzeman zituen osasun sistema publikoak Aiaraldean. Duela ia hilabetea hain kopuru baxua ez zela erregistratzen, urriaren 22tik, hain zuzen. Horrela banatu ziren atzo kutsatu berriak:

  • Laudio: 3
  • Amurrio: 2

Atzoko datuekin, gainera, ratioetan jaitsiera orokorra berretsi da, Amurrion salbu. Hala ere, udalerri hori urrun dago zenbaki gorri kritikoetatekin. Langa hori 500 kutsatutan kokatuta dago, 100.000 biztanleko, eta Amurrio oraindik 287,94an dago. Une hauetan, bakarrik Artziniegak eta Arrankudiaga-Zollok gainditzen dute muga hori, baina beheranzko joeran. Zehazki, horrela dago egoera:

Udalerria Ratioa Ratioaren joera aurreko eguneko datuekin alderatuta
Amurrio 287,94 +13
Artziniega 728,41 -159
Aiara 379,18 (=)
Laudio 381,58 -16
Okondo 249,17 (=)
Arakaldo 0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 1.472,03 -98
Orozko 153,08 -76,54
Urduña 140,38 -163,78

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, atzo ez zen 1.000ra iritsi gaixo berrien kopurura, 935 izan baitziren. Hori bai, tamalez, Zaintza Intentsiboko Unitateetan bi herritar gehiago sartu ziren eta guztira 135 dira.

Hurrengoak dira pandemia hasi zenetik gaixotu diren pertsonen kopuruak Aiaraldean, udalerrika banatuta:

  • Laudio: 488
  • Amurrio: 235
  • Aiara: 112
  • Urduña: 110
  • Okondo: 25
  • Orozko: 54
  • Artziniega: 74
  • Arakaldo: 0
  • Arrankudiaga-Zollo: 24
  • Aiaraldea: 1.101

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide