AZKEN DATUAK

Asteburuak COVID-19 birusaren 15 positibo utzi ditu, pasa den asteburuan jazotakoen erdia baino gutxiago

Aitor Aspuru Saez 2020ko aza. 23a, 12:38

Aurreko asteburuko datuekin alderatuta, egoera apur bat hobetu da eskualdean. / Aiaraldea.eus

Pasa den asteburuan 37 gaixo berri agertu ziren Aiaraldean eta igaro berri den honetan, aldiz, 15. Laudio izan da herririk kaltetuena, 6 kasu berrirekin.

Azaroaren 20an, 21ean eta 22an Osakidetzak 15 koronabirus kutsatu berri detektatu zituen, azken txostenaren arabera. Aurreko astebuarekin alderatuta, nabarmen murriztu dira gaixo berriak. Horrela banatu dira kasuak:

  • Amurrio 3
  • Artziniega: 2
  • Laudio: 6
  • Okondo: 2
  • Urduña: 2

Garapena hurrengoa izan zen egunka:

Udalerria Azaroak 20 Azaroak 21 Azaroak 22
Amurrio 3 0 0
Artziniega 0 1 1
Aiara 0 0 0
Laudio 1 1 4
Okondo 1 0 1
Arakaldo 0 0 0
Arrankudiaga-Zollo 0 0 0
Orozko 0 0 0
Urduña 1 0 1
Guztira 6 2 7

100.000 biztanleko 500 kutsatuen ratioaren bilakaera gorabeheratsua izan da eskualdean. Izan ere, Amurrio, Okondo eta Urduñako batezbestekoek gora egin dute, baina zenbaki gorrietan sartu gabe. Ordea, Artziniegak, Aiarak, Laudiok, Arrankudiaga-Zollok eta Orozkok behera egin dute, eta Artziniega, gainera, zenbaki gorrietatik atera da.

Aipatzekoa bada ere Orozkoko kasua, ratioa 0an utzi baitu, azaroaren 8tik aurrera ez baitu kasu berririk izan. Gauzak horrela, Arrankudiaga-Zollok bakarrik jarraitzen du zenbaki gorrien langatik gora baina, gutxienez, azken egunetan bere adierazlea murriztu du:

Udalerria Azaroaren 23ko ratioa Azaroaren 20ko ratioarekin alderatuta
Amurrio 307,13 +19
Artziniega 416,23 -312
Aiara 344,71 -34
Laudio 316,16 -65
Okondo 415,28 +166
Arakaldo 0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 1.275,76 -196
Orozko 0 -153
Urduña 187,18 +46

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, positibo kopuruak 1.000tik behera egon dira egun guztietan:

  • Azaroak 20: 867
  • Azaroak 21: 641
  • Azaroak 22: 499

Edonola ere, egia da ohikoan baino analisi gutxiago egin direla: 13.164, 9.739 eta 7.290, hurrenez hurren. Hala ere, positibien jaitsierak ez du ekarri gaixo kopuruen murrizketa Zaintza Intentsiboko Unitateetan eta egun 141 herritar daude bertan, aurreko ostegunean baino 6 gehiago.

Eskualdera itzulita, hurrengoak dira pandemia hasi zenetik gaixotu diren pertsonen kopuruak Aiaraldean, udalerrika banatuta:

  • Laudio: 494
  • Amurrio: 238
  • Aiara: 112
  • Urduña: 112
  • Okondo: 27
  • Orozko: 54
  • Artziniega: 76
  • Arakaldo: 0
  • Arrankudiaga-Zollo: 24
  • Aiaraldea: 1.116

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide