Osakidetzak atzo COVID-19 birusaren beste 9 kutsatu berri erregistratu zituen Aiaraldean. Kasu berriak horrela banatu ziren:
- Laudio: 7
- Amurrio: 1
- Okondo: 1
Kutsatuen ratioei erreparatuta, Okondo ia zenbaki gorrietan dago. Zehazki, horren langa 500 kutsatutan kokatzen da 100.000 biztanleko eta Okondo, azken astean izandako 4 positibo berriekin, 498,34an dago. Edonola ere, ratioen joera orokorra egonkortzea edo murriztea da:
Udalerria | Azaroak 23 | Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta |
Amurrio | 307,13 | (=) |
Artziniega | 416,23 | (=) |
Aiara | 310,24 | -34 |
Laudio | 327,06 | +8 |
Okondo | 498,34 | +83 |
Arakaldo | 0 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 1.177,63 | -98 |
Orozko | 0 | (=) |
Urduña | 187,18 | (=) |
Euskal Autonomia Erkidegoko datuei erreparatuta, atzo positibo berrien kopurua 1.000 azpitik egon zen. Zehazki, 610 izan ziren guztira, eta 9.676 analisi egin zituen osasun sistemak. Zaintza Intentsiboko Unitateetan herritar bat gutxiago dago eta 140 dira guztira. Ospitaletan, ordea, 417 gaixo daude.
Hauek dira eskualdean egondako positibo kopuruak pandemia hasi zenetik kontatuta, udalerrika:
- Laudio: 501
- Amurrio: 239
- Aiara: 112
- Urduña: 112
- Okondo: 28
- Orozko: 54
- Artziniega: 76
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 24
- Aiaraldea: 1.125