Urriaren 27an indarrean sartu ziren Eusko Jaurlaritzak ezarritako azken neurriak COVID-19 birusaren pandemia ekiditeko. Horien artean zeuden gaueko ordutegien mugak edo mugikortasuna saihestekoak, besteak beste. Ordutik aurrera, eta azaroaren 22ra arte, 139 isun kudeatu dituzte Ertzaintzak eta herrietako Udaltzaingoek Aiaraldean.
Isun kopuru handiena izan duen herria Orozko izan da:
- Orozko: 49
- Laudio: 43
- Aiara: 1
- Amurrio: 20
- Arrankudiaga-Zollo: 4
- Okondo: 0
- Urduña: 18
- Arakaldo: 0
- Artziniega: 4
Gauzak horrela, Orozko eskualdeko herririk populatuena ez bada ere, jarritako isunen ehuneko handiena du:
- Orozko: %35,23
- Laudio: %30,93
- Aiara: %0,71
- Amurrio: %14,38
- Arrankudiaga-Zollo: %2,87
- Okondo: %0
- Urduña: %12,94
- Arakaldo: %0
- Artziniega: %2,97
Aintzat hartuta Laudiok 18.351 biztanle dituela, eta Orozkok 2.631, ondorioztatu daiteke orozkoarren aukerak zigorra jasotzeko askoz gehiago direla. Arabar herriak 43 isun izan dituen bitartean, bizkaitarrak 49 jaso ditu eskualdean. Bereziki adierazgarria da maskararen erabilerari lotutako salaketa gehienak Orozkon izan direla: 36.
Bestalde, arauen urraketa guztiek ez dute segurtasun indarren arreta maila bera erakarri. Udalerritik ez ateratzeko mugek eta maskaren erabilerak sortu dituzte isunen %84,16a:
- Udalerritik ez ateratzeko agindua ez errepetatzegatik: 59 salaketa (%42,44)
- Maskara ez jartzeagatik, edo behar den moduan ez erabiltzeagatik: 58 salaketa (%41,72)
- 6 lagun baino gehiagoko taldeetan elkartzeagatik: 10 salaketa (%7,19)
- Txoko edo lonjetan topaketa sozialak egiteagatik: 8 salaketa (%5,75)
- Erretzeagatik 2 metroko tartea bete gabe: 3 salaketa (%2,15)
- Tabernetan 1,5 metroko tartea ez betetzegatik: salaketa 1 (%0,71)
Herrika hurrengoak izan dira poliziek tramitatutako salaketak:
Lege urraketa mota | Laudio | Aiara | Amurrio | Arrankudiaga-Zollo | Okondo | Urduña | Orozko | Arakaldo | Artziniega | Guztira |
Gauean mugitzeko mugak ez errespetatzea | 12 | 0 | 3 | 2 | 0 | 13 | 1 | 0 | 4 | 33 |
Euskal Autonomia Erkidegoan sartu eta irteteko muga ez errespetatzea | 0 | 0 | 5 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 1 | 7 |
Udalerritik ateratzeko eta irteteko debekua ez errespetatzea | 3 | 1 | 1 | 2 | 0 | 1 | 10 | 0 | 1 | 19 |
6 lagun baino gehiagoko taldeak osatzea | 3 | 0 | 7 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 10 |
Muxukoa janzteko agindua ez betetzea | 9 | 0 | 1 | 0 | 0 | 4 | 17 | 0 | 0 | 31 |
Muxukoa txarto jartzea | 6 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 2 | 0 | 0 | 9 |
Ostalaritzan, jatetxetan eta ariketa fisikoan 1,5 metroko distantzia ez betetzea | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 |
Txoko eta lonjetan ekintzak antolatzea, debekatua egonik | 7 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 7 |
Alkohola kontsumitzea kalean | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 |
Muxukoa ez erabiltzea garraio publikoan zein pribatuan | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 17 | 0 | 0 | 18 |
Espazio publikoan erretzea 2 metroko tartea bete gabe | 2 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 3 |
Guztira | 43 | 1 | 20 | 4 | 0 | 18 | 49 | 0 | 4 | 139 |