Gaur gauean estreinatuko du Aiaraldea hedabideak Sasiak eta haziak dokumentala. Iluntzeko zortzietarako zegoen estreinaldia aurreikusita, baina atzeratu behar izan da arazo tekniko batzuen ondorioz. Aiaraldea.eus atarian egongo da ikusgai dokumentala sareratu bezain laster.
Aiaraldeko 7 emakumeri eginiko elkarrizketa biltzen ditu ikus-entzunezkoak. Elkarrizketatuek indarkeria matxistari lotutako bizipenak eta ahalduntzerako gogoetak kontatu dituzte dokumentalean.
Aiaraldea Hedabideko Izar Mendigurenek Zebrabidea saioan eman ditu proiektuaren inguruko xehetasun gehiago:
Honakoa ez da Aiaraldea Hedabideak indarkeria matxistari buruzko ekoitzitako lehen lana. Horma ikusezinak, matxismoaren arrakalak dokumentala plazaratu zuen duela bi urte: