Osakidetzak COVID-19 birusaren 6 positibo berri atzeman zituen atzo Aiaraldean, 4 Laudion

Aitor Aspuru Saez 2020ko aza. 25a, 13:00

Bi kutsatu gehiago daude Amurrion. / Aiaraldea.eus

Eskualdeko herri handienetan izan ziren atzo kasu berriak; 4 Laudion eta 2 Amurrion. Joera behera doa, baina oraindik ez da bigarren olatua hasi baino lehen bezain baxua.

Atzo Osakidetzak koronabirusaren 6 kasu berri erregistratu zituen Aiaraldean, aurreko egunean baino 3 gutxiago. Zehazki horrela banatu zen kutsatuen kopurua:

  • Laudio: 4
  • Amurrio: 2

Gauzak horrela, ratio guztiak mantendu edo jaitsi dira eta soilik Arrankudiaga-Zollo dago zenbaki gorrietan, hau da, 500 kutsatu edo gehiagorekin 100.000 biztanleko:

Udalerria Azaroak 25 Aurreko egunarekin alderatuta
Amurrio 297,53 -9
Aiara 257,77 -34
Artziniega 364,20 -50
Laudio 305,26 -21
Okondo 498,34 (=)
Arakaldo 0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 1.177,63 (=)
Orozko 0 (=)
Urduña 187,18 (=)

Euskal Autonomia Erkidegoko datuei erreparatuta, atzo astelehenean baino 83 kutsatu gehiago agertu ziren, 693. Hala ere, analisi askoz gehiago burutu ziren, 12.311, aurreko egunean 9.676 izan baitziren. Hortaz, positiboen kopurua %5,6ra murriztu zen probak egin zituzten artean.

Osasun azpiegituretei dagokienez, datu positiboak zein negatiboak daude. Izan ere, 5 lagun gutxiago daude ospitaletan, 412, baina zaintza intentsiboak behar dituztenak 142 dira, hau da, 2 gehiago.

Hauek dira eskualdean egondako positibo kopuruak pandemia hasi zenetik kontatuta, udalerrika:

  • Laudio: 505
  • Amurrio: 241
  • Aiara: 112
  • Urduña: 112
  • Okondo: 28
  • Orozko: 54
  • Artziniega: 76
  • Arakaldo: 0
  • Arrankudiaga-Zollo: 24
  • Aiaraldea: 1.131

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide