Greba egingo dute Tubacexeko langileek abenduaren 3an, Arabako Batzar Nagusietan hitza hartzeko

Txabi Alvarado Bañares 2020ko aza. 26a, 08:15
Mobilizazio ugari egin dituzte Tubacexeko langileek azken hilabeteetan. / Aiaraldea.eus

Batzar Nagusien eta Eusko Legebiltzarraren aurrean egingo dute elkarretaratzea, goizeko hamarretan. 

Egun osoko lanuztea deitu du Tubacexeko Enpresa Batzordeak datorren asteko ostegunerako, abenduak 3. Greba goizeko seietan hasi eta 24 ordura amaituko da. 

Arabako Batzar Nagusietan hartuko dute hitza langileek egun horretan. Gauzak hala, Gasteizera joateko autobusa antolatu dute, elkarretaratzea egingo baitute 10:00etan erakunde horren eta Eusko Legebiltzarraren aurrean. 

Batzordeak langileei jakinarazi die autobusean izena emateko sindikatuetako kideekin harremanetan jarri behar direla, eta elkarretaratzera joateko baimena emango dietela guztiei, hiriburura joaterako orduan arazorik izan ez dezaten. 

Lanuzte eta mobilizazio ugari egin dituzte Tubacexeko langileek udazkenean, enpresak 150 langileren kostua murrizteko hartutako erabakiaren aurka. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide