Osakidetzak argitaratutako txostenaren arabera, 8 pertsona gehiago kutsatu ditu koronabirusak. Urduñan eta Amurrion eri bana agertu dira, eta Laudion 6.
Edonola ere, jadanik ez dago eskualdeko udalerririk zenbaki gorrietan, hau da 500 gaixo dituena 100.000 biztanleko. Arrankudiaga-Zollo geratzen zen bakarrik eta jaitsiera izugarria izan du, astebetez baino gehiago positibo berririk ez du izan eta. Horrela geratu dira ratioak herrika:
Udalerria | Ratioa orain | Ratio aurreko egunarekin alderatuta |
Amurrio | 287,94 | -9 |
Artziniega | 312,17 | -42 |
Aiara | 275,77 | (=) |
Laudio | 310,71 | +5 |
Okondo | 498,34 | (=) |
Arakaldo | 0 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 196,27 | -981 |
Orozko | 0 | (=) |
Urduña | 210,58 | +23 |
Euskal Autonomia Erkidegoko datuei erreparatuta, atzo asteartean baino 27 kasu gutxiago egon ziren, 666 guztira. Orotara 10.881 froga egin zitutzen, horietatik 7.615 PCR sistemadunak izan zirelarik.
Hauek dira eskualdean egondako positibo kopuruak pandemia hasi zenetik kontatuta, udalerrika:
- Laudio: 511
- Amurrio: 242
- Aiara: 112
- Urduña: 113
- Okondo: 28
- Orozko: 54
- Artziniega: 76
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 24
- Aiaraldea: 1.139