Osakidetzak jakinarazi berri du atzo koronabirusak 6 herritar gehiago kutsatu zituela Aiaraldean:
- Laudio: 3
- Artziniega: 2
- Okondo: 1
Asteazkeneko kasu berriek, hala ere, ez dute gehiegi aldatu aurreko joera, Artziniegan salbu, eta leku gehienetan kasuen murrizketa edo egonkortzea izan da tonika. Momentuz, zenbaki gorrietara berriro heldu den udalerririk ez dago Aiaraldean, hau da, guztiak daude 500 gaixo 100.000 biztanleko ratiotik behera, nahiz eta Okondo langa gainditzetik oso gertu dagoen.
Udalerria | Ratioa | Aurreko eguneko emaitzekin alderatuta |
Amurrio | 268,74 | -19 |
Artziniega | 416,23 | +104 |
Aiara | 241,30 | -30 |
Laudio | 316,16 | +5 |
Okondo | 498,34 | (=) |
Arakaldo | 0 | (=) |
Arrankudiaga-Zollo | 196,27 | (=) |
Orozko | 0 | (=) |
Urduña | 187,18 | -22 |
Euskal Autonomia Erkidegoko datuei dagokienez, atzo 624 positibo zenbatu zituen osasun sistema publikoak, aurrekoan baino 44 gutxiago. Berez, positiboen ehunekoa ere murriztu zen eta %6,1etik %5,6ra jaitsi zen. Gainera, Zaintza Intentsiboko Unitateetan 132 herritar zeuden, asteartean baino 2 gutxiago eta azaroaren 13an baino 14 gutxiago.
Hauek dira eskualdean egondako positibo kopuruak pandemia hasi zenetik kontatuta, udalerrika:
- Laudio: 514
- Amurrio: 242
- Aiara: 112
- Urduña: 113
- Okondo: 29
- Orozko: 54
- Artziniega: 78
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 24
- Aiaraldea: 1.139