Ehundik gora herritar batu dira LABek eginiko mobilizazioan, “Aiaraldeko etorkizunaren alde”

Txabi Alvarado Bañares 2020ko aza. 27a, 19:57

Aiaraldean bizi den prekarizazioa “aspalditik” datorrela nabarmendu dute sindikatuko kideek, baina aipatu dute COVID-19aren pandemiak egoera okertu duela. 

Mobilizazioa egin du LABek gaur arratsaldean Laudion. Modu horretan eman dio sindikatuak amaiera “Aiaraldeko etorkizunaren alde” borrokatzeko abiatutako ekimen sortari. Iragan astean kotxe karabana egin zuten eskualdean barrena:

Gaurko mobilizazioan, aldiz, Laudioko kaleak zeharkatu dituzte. Ehundik gora herritarrek egin dute bat manifestazioarekin. 

Aldarri ugari

Eskualdea “alarma gorrian” dagoela ohartarazi dute sindikatuko kideek Herriko plazan eginiko ekitaldian, “enpleguaren suntsipena eta lan-baldintzen eta soldaten jaitsieren mehatxua kezkagarriak direlako”. 

Aipamen berezia egin diete une honetan gatazketan murgilduta dauden enpresei: Tubos Reunidos, Tubacex, Valvospain... Osasun publikoko langileen eta ostalari zein merkatarien egoerak ere salatu dituzte, eta eskualdeko “hainbat enpresa txiki eta autonomo pairatzen ari diren egoerak”. LABen aburuz, argi dago enpresari batzuk COVID-19aren pandemia baliatu nahi dutela lana prekarizatzeko, “baina eskualdeko langileon egoera hau ez da koronabirusak sortutako osasun-krisiaren ondorio soilik. Denok dakigunez, hau atzerago doan kontua da”, ohartarazi dute, “azken hamarkadetan eskualdean bizi dugun egoera areagotu eta okertu du pandemiak”. 

Eusko Jaurlaritzan Aiaraldeari buruz lantzen ari diren ponentzia sozioekonomikoa ere izan dute hizpide: “Espero dugu ekimen hori martxan jarrita klase politikoaren inplikazioa errealagoa izatea, eta ez horren propagandistikoa”. 

Horren guztiaren aurrean, datozen hilabeteetan borrokan jarraitzeko deia luzatu dute LABeko kideek. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide