AZKEN DATUAK

Koronabirusaren 5 kasu berri erregistratu zituen atzo Aiaraldeak, Arakaldoko lehenengoa tartean

Aitor Aspuru Saez 2020ko abe. 1a, 13:10

Osakidetzak Arakaldoko lehen positibo ofiziala erregistratu du. / Aiaraldea.eus

Arakaldok lehenengo positibo ofiziala izan zuen atzo eta zuzenean zenbaki gorrietan sartu da, 170 biztanle baino ez baititu.

Osakidetzak eguneroko txostena plazaratu du COVID-19 pandemiaren emaitzei buruz eta Aiaraldean 5 kasu atzeman zituen atzo:

  • Amurrio: 1
  • Artziniega: 1
  • Aiara: 1
  • Arakaldo: 1
  • Arrankudiaga-Zollo: 1

Azaroaren 30eko datuek bi gertakari bitxi utzi zituzten. Alde batetik, herri populatuenak, Laudiok, ez zuen gaixo berririk erregistratu. Arakaldok, eskualdeko udalerririk txikienak, ordea, pandemiako lehen kasu ofiziala izan zuen eta horrek zuzenean zenbaki gorrietan kokatu du. Izan ere, 170 herritarrek osatzen dute errolda.

Udalerria  Ratioa Aurreko eguneko ratioareki alderatuta
Amurrio 201,55 -28
Artziniega 312,17 +62
Aiara 34,27 (=)
Laudio 234,40 -10
Okondo 498,34 (=)
Arakaldo 598,80 +598,80
Arrankudiaga-Zollo 98,14 +11
Orozko 76,54 (=)
Urduña 93,59 -23

Euskal Autonomia Erkidegoko datuei erreparatuta, 486 positibo detektatu ziren atzo, igandean baino 51 gehiago. Hori bai, Zaintza Intentsiboko Unitateetan 5 gaixo gutxiago daude, 131.

  • Laudio: 515
  • Amurrio: 247
  • Aiara: 113
  • Urduña: 113
  • Okondo: 30
  • Orozko: 56
  • Artziniega: 79
  • Arakaldo: 1
  • Arrankudiaga-Zollo: 25
  • Aiaraldea: 1.152

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide