Osasun sistema publikoak txostena argitaratu du atzoko datuak zabaltzeko eta horren arabera, 5 gaixo berri erregistratu ziren Aiaraldean, aurreko eguneko kopuru bera, hain zuzen. Hori bai, kutsatu berriak ez dira modu berean agertu:
- Laudio: 3
- Aiara: 1
- Amurrio: 1
Udalerri bakoitzeko ratioari dagokionez, udalerri bakarra dago zenbaki gorrietan: Arakaldo. Izan ere, astelehenean detektatu zuten ofizialki lehen kasua bertan eta 170 biztanle direnez, eragina handia izan da. Aiarak ere gora egin du, baina gainerako lekuetan kopurua jaitsi edo mantendu da:
| Udalerria |
Ratioa |
Aurreko eguneko datuekin alderatuta |
| Amurrio |
182,36 |
-20 |
| Artziniega |
260,15 |
-62 |
| Aiara |
68,94 |
+34 |
| Laudio |
207,14 |
-26 |
| Okondo |
415,18 |
-82 |
| Arakaldo |
598,80 |
(=) |
| Arrankudiaga-Zollo |
98,14 |
(=) |
| Orozko |
76,54 |
(=) |
| Urduña |
70,19 |
-23 |
Eskualdeko datuak pandemia hasi zenetik kontatuta hurrengoak dira udalerrika:
- Laudio: 518
- Amurrio: 248
- Aiara: 114
- Urduña: 113
- Okondo: 30
- Orozko: 56
- Artziniega: 79
- Arakaldo: 1
- Arrankudiaga-Zollo: 25
- Aiaraldea: 1.152
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide